Kantuan aritzeko giro dago

Noaua Aldizkaria 2015eko uztailaren 4a

Dagoeneko jaietako egitarauaren parte bihurtzen hasia da Kuxkuxtu txaranga. Beste behin ere, Usurbilgo Kantu Taldekoekin batera aritu dira kalez kale, euskal preso zein iheslarien aldeko kantujiran. Xabier Leteren "Habanera" ikus-entzun dezakezue ondoko bideoan. Zikiro-janean ere hartuko dute parte, beraz, bazkaria zein  bazkalostea girotzen arituko dira Askatasuna plazan.