Arria V, Gipuzkoako Aizkolari lehiako txapeldun

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 4a, 20:34

Xabier Orbegozo "Arria V dugu arratsaldean Dema plazan jokatu den Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako finaleko irabazlea. Erakustaldi bikaina egin dute lehiakideek. Honela geratu da sailkapena:

1-Arria V 13'45

2-Irazu 15´08

3-Mujika 15´09

4-Otaño 16'53.

5-Mugertza 16'56

6-Txapartegi 17'02.

Aurretik harri jasotze saio ikusgarria ospatu da, Aiako Santio auzoan Joseba Ostolazak eta Zarautzen Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II-ak zuzentzen dituzten harri-jasotze eskolen arteko norgehiagoka.