Eztabaida piztu du aurtengo idi-demak

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 6a, 10:31

Kartel, pintada eta pankarta baten bidez ere, idi-demaren aurka direla adierazi nahi izan zuen atzo lagun talde batek. Idi-dema hasi zenean, bizkar eman zioten ekitaldiari eta gertuen zuen publikoko hainbat kide saioa ikusi ezinik zirela eta, eztabaidarik piztu zen batzuen eta besteen artean. Antolakuntzak bere aldetik, ohar bat irakurri zuen idi-dema hasieran, amaieran bertaraturikoen artean txalotua izan zena. Albiste honi atxikitako bideoan entzun dezakezue.

Idi-dema aurretik, Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandozen harri jasotze erakustaldi bikainaz gozatzeko aukera egon zen.