Azken trakarekin agurtu ditugu herriko festak

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 6a, 11:08

Maskotaren erretzearekin eta herriko dantzarien emanaldi ederraren bueltan amaitu dira, azken urteotan izan ditugun festa jendetsuenak. Jende mugimendu itzela ibili da asteburuan. Bost eguneko etenik gabeko ekitaldi, dantza saio edota parranda egunen ostean, aje handiko astelehena orain. Atseden hartzeko beharra askorentzat.