Euskarako udal diru-laguntzak eskatzeko epea, asteazkenera arte

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 7a, 10:00

2014-15 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu zareten usurbildarrok, udal diru-laguntzak eskatzeko epea ixtear duzue. Asteazken hau, uztailaren 8a, eskabideak aurkezteko azken eguna. Diru-laguntzon oinarriak ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari ofizialean dituzue.

Euskarako udal diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 8ra.

Eskariak aurkezteko lekua: udal erregistroa.

Onuradunak izateko baldintzak:

-Usurbilen erroldatua egotea.

-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asisten­tzia izatea. (Autoikaskun­tzaren kasuan aprobe­txa­mendua ziurta­tzea).

-Gutxieneko aprobe­txa­mendua gaindi­tzea: (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).

Diru-laguntzen zenbatekoa:

-Gehienez, 500 euroko diru-laguntza.

-Ikasle arrunta: Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urra­tsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %60ko diru-lagun­tza (Euskaltegiko 109. urra­tsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) jasoko du.

-Ikasle langabetua: gehienez ere matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urra­tsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %80koa (Euskaltegiko 109. urra­tsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) diru-lagun­tza jasoko du.

Oinarrion informazioa osorik: Euskarako udal diru-laguntzak 2015