Jaietan grabaturiko Kantugiro, egunotan telebistan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 8a, 10:34

Jaiak eta karaokea uztartzen dituen Euskal Telebistako udako saio berriak Santixabeletan eginiko grabazioak, asteazken eta ostegun honetan ikusi ahalko dituzue telebistan, uztailaren 8an eta 9an hurrenez hurren, iluntzeko 21:15etan hasita. Hilaren 1etik 3ra egon zen ETB-ko lan taldea Usurbilgo festetan, besteak beste, soka-dantzan, lore eta salda banaketan, Gaztetxef ekimenean edota Haurren Egunean grabatzen.

Umeen Egunean gainera, Dema plazan karaoke saioa grabatu zuten. Ikusmina sortu zuen. Usurbildar batzuk animatu ziren abestera, nahiz Dema plazan saioaren grabaketa gertutik jarraitu zutenak dezente gehiago izan.