Pirinioetako asteburu pasa koordinatzeko, bilera 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 9a, 10:42

Urtero moduan herriko festak ospatu osteko astebururako 2 eguneko txangoa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Ohi denez, Pirinioetara; oraingoan, Hiru Erregeen Mahaia-Auñamendi inguruetara. "Uztailaren 11 eta 12an Lescungo zirkora eta Larra-Belaguara joango gara. Uztailaren 11n Lescun herritik abiatu eta Hiru Erregeen Mahaia igo ondoren Linzako aterpera joango gara. Uztailaren 12an La Pierre de St. Martinetik abiatu eta  Auñamendi-Aniemendia igoko dugu", iragarri dute.

Uztailaren 1a baino lehen izena eman zutenekin bildu nahi dute antolatzaileek, ostegun honetan, 19:00etan Sutegin.

Irteera egunak: uztailak 11, 12 (larunbatetik igandera).

Abiapuntua: uztailak 11, 06:00, Oiardo Kiroldegia. Autobusez.

Ibilbidea:

-Uztailak 11: Lescun-Hiru Erregeen Mahaia-Linza: 6 ordu eta erdi.

-Uztailak 12: La Pierre de Saint Martin-Anie-La Pierre de Saint Martin: 5 ordu eta erdi.

Aterpea: Linzan. Afaria, loa eta gosaria. Autobusa bertaraino joango da.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.