Bihotz biriken suspertzearen inguruko ikastaro berria, DYAkoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 9a, 10:01

Ikastaro laburra izango da, bi egunekoa, uztailaren 29an eta 30ean, DYAk Munalurra 22an duen egoitzan, 18:30-21:00 artean. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz biriken geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta KDA (Kanpoko desfribilagailu erdi- automatikoak) erabiltzen ikasiko da.

Ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak, bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat, baita arrisku lanbideetan, gaixoekin, orden publikoko zerbitzuetan eta segurtasun-gorputzetan, Babes Zibileko talde, suhiltzaile, osasun sorospeneko eta erreskate taldeentzat…", antolatzaileen esanetan.

Ikastaroa interesa duen edonori zuzendua dago, ez da aldez aurretikako ezaguerarik behar. Saioak, DYA Gipuzkoako Unibertsitateko Erizain Diplomatuek bideratuko dituzte. Matrikula prezioa, 90 euro. Izena emateko deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira edo idatzi irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera.

Plaza mugatuak. "Proba teoriko-praktikoak gaindituz gero, ikastaroa gainditu dela ziurtatzen duen ziurtagiria" jasotzeko aukera eskaintzen dute.