Zubietako Herri Jaiak, uztailaren 24tik 31ra

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 9a, 12:17

Zubietako Jai Batzordeak prest ditu, astebetez luzatuko diren jaietako ekimenak. Adin tarte eta zaletasun guztiei zuzenduriko ekitaldiak:

ZUBIETAKO HERRI JAIAK 2015

Uztailak 24, ostirala

18:00 Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldia.

19:00 Jaien hasiera txupinazo eta II. Zubietarron argazki herrikoi erraldoiarekin.

Arratsaldean zehar, mozorro festa eta “fotokola”.

21:00 Herri afaria.

Ondoren, Kantu saioa eta Fan&Go taldearekin erromeria.

Uztailak 25, larunbata: SANTIO EGUNA

9:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia.

Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.

17:30 Gorritiren Showa.

Ondoren, Buruhandiak.

Jarraian, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.

23:00 ZEZENAREN TALDEAren kontzertua, Ipar Euskal Herritik zuzenean.

Segidan, LAIOTZ taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 26, igandea: JUBILATUEN EGUNA

9:30 Meza.

12:00 Iparraldeko jokoen erakustaldia: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa…

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

17:30 Dantzaldi musikala.

Ondoren, Buruhandiak.

19:00 Sardin eta piper jana.

22:30 Herri Antzerkia.

Uztailak 27, astelehena: OILASKO BILTZAILE EGUNA

6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteazkena: UMEEN EGUNA

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

Ondoren, Jolasen jarraipena.

Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.

19:30 Ur jolasak.

22:00 Bertsolariak:

MAIALEN LUJANBIO

AITOR MENDILUZE

BEÑAT GAZTELUMENDI

JEXUX MARI IRAZU

Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, osteguna: GAU PASA EGUNA

17:00 Ginkana.

19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.

00:00 Kontzertuak:

KAOTIKO

D-PINTXOS

ZESUMA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 31, ostirala: SAN INAZIO EGUNA

9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

9:30 Meza.

11:30 Errebote partidua.

14:00 Zikiro jana.

18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai taldearen eskutik.

Ondoren, Buruhandiak.

00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.

Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharrak:

- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

- Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.