Urdaiagako San Estebanak, abuztuaren 1etik 3ra

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 9a, 12:00

Zubietako Herri Jaiak amaitu eta biharamunean hasiko dira Urdaigako San Esteban jaiak. Hiru egunez luzatuko dira. Haurren eta oilasko biltzaileen eguneko ekitaldiak, herri afaria, kontzertuak... 72 orduko etenik gabeko parranda giroa Urdaiagako plazan:

San Estebanak 2015

Abuztuak 1, larunbata: Umeen Eguna

09:00 Txupinazoa!

10:30 Marrazki lehiaketa.

Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak. “Plazan bazkaldu nahi duten familientzat ateak zabalik izango ditugu!”.

15:30 Mus txapelketarako izen ematea.

16:00 Mus txapelketa.

17:30 Adin guztietako jendearentzat jolasak.

Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.

21:00 Herri afaria (Norberak ekarria, postrea, kafea eta kopa, Jai Batzordearen eskutik).

Ondoren, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariak. Gai jartzaile, Ander Izeta Goenaga.

Gauean, erromeria Oxabi Taldearekin.

Erromeria amaitzean, musika atzeko barran goizaldera arte.

Abuztuak 2, igandea: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

Eguerdian, oilasko biltzaileen bazkaria San Estebango plazan.

Abuztuak 3, astelehena: San Esteban Eguna

11:00 Meza nagusia.

Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.

Jarraian, Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Zumeta jatetxean.

Bazkal ostean, esku soinuaz alaituriko lore banaketa.

18:00 Aizkolari (Juantxo Esnal eta Juanito Alkorta) eta harri jasotzaileen (Imanol Kortaberri Aiatik eta Aimar Galarraga Oriotik) arteko lehia.

Jaiei amaiera emateko, Elustondo anai arreben erromeriak girotutako hirugihar banaketa.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzunkizunik hartzen.