#Kilometroak15-en bideoklipa, dokumentala eta ikuskizuna, orain DVD batean eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 10a, 09:30

Gogoan izango duzue, azaroa amaieran Oiardo Kiroldegian ospatu zen #Kilometroak15-en lelo eta irudiaren aurkezpen ikuskizun hunkigarria. Edota udaberrian ezagutzera eman eta uda ostean, urriaren 4ko jaialdia iragartzeko sarritan entzun eta ikusiko dugun bideoklipa. Edo, Udarregi Ikastolaren sorrerari buruz, hainbat herritarren lekukotzetan oinarrituta ekainean estreinatu zen dokumentala.

Aurkezpen ikuskizuna, bideoklipa eta dokumentala, DVD batean bildu ditu #Kilometroak15-ek eta salgai jarri du. 5 eurotan eskura dezakezue Gattunk dendan edo Lizardi eta Laurok liburu dendatan.