Zubietako jaietan antolatu dituzten otorduetarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 10a, 10:35

Uztailaren 24ko herri afarirako eta hilaren 31ko zikiro janerako txartelak salgai daude jada Alamandegi jatetxean. Honatx prezioak eta txartelak eskuratzeko epe muga. Epeak errespetatzea eskatzen dute Jai Batzordetik:

-Herri afarikoak: uztailaren 19ra arte. Helduenak 18 eurotan, haurrenak 10 eurotan.

-Zikiro janekoak: uztailaren 25era arte. Helduenak 22 eurotan, haurrenak 14 eurotan.

Bestalde, uztailaren 26an ospatuko den Jubilatuen Eguneko bazkaria Barazar jatetxean izango da. Bertaratu nahi duenak, uztailaren 23a baino lehen deitu dezala, 663 584 130 telefono zenbakira (Maialen).

ZUBIETAKO HERRI JAIAK 2015

Uztailak 24, ostirala

18:00 Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldia.

19:00 Jaien hasiera txupinazo eta II. Zubietarron argazki herrikoi erraldoiarekin.

Arratsaldean zehar, mozorro festa eta “fotokola”.

21:00 Herri afaria.

Ondoren, Kantu saioa eta Fan&Go taldearekin erromeria.

Uztailak 25, larunbata: SANTIO EGUNA

9:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia.

Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.

17:30 Gorritiren Showa.

Ondoren, Buruhandiak.

Jarraian, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.

23:00 ZEZENAREN TALDEAren kontzertua, Ipar Euskal Herritik zuzenean.

Segidan, LAIOTZ taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 26, igandea: JUBILATUEN EGUNA

9:30 Meza.

12:00 Iparraldeko jokoen erakustaldia: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa…

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

17:30 Dantzaldi musikala.

Ondoren, Buruhandiak.

19:00 Sardin eta piper jana.

22:30 Herri Antzerkia.

Uztailak 27, astelehena: OILASKO BILTZAILE EGUNA

6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteazkena: UMEEN EGUNA

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

Ondoren, Jolasen jarraipena.

Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.

19:30 Ur jolasak.

22:00 Bertsolariak:

MAIALEN LUJANBIO

AITOR MENDILUZE

BEÑAT GAZTELUMENDI

JEXUX MARI IRAZU

Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, osteguna: GAU PASA EGUNA

17:00 Ginkana.

19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.

00:00 Kontzertuak:

KAOTIKO

D-PINTXOS

ZESUMA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 31, ostirala: SAN INAZIO EGUNA

9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

9:30 Meza.

11:30 Errebote partidua.

14:00 Zikiro jana.

18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai taldearen eskutik.

Ondoren, Buruhandiak.

00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.

Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharrak:

- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

- Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.