Orio-Txokoalde artean igerian 24 orduz, ASPANOGI elkartearen alde

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 10a, 10:41

Asteburuan errioan gora eta behera ikusiko duzue Carlos Peña igerilari tolosarra. Elkartasun ekimen baten alde, 24 ordu igaroko ditu Oriotik Txokoaldeko zubiraino atzera eta aurrera igerian, minbiziaren inguruan lan egiten duen ASPANOGI elkartearen alde. Larunbat gaueko 23:40 aldean eta igande eguerdiko 12:46 aldera ikusi ahalko duzue Txokoaldeko zubi inguruan.

Honez gain, eta minbiziaren errealitatea eta ASPANOGI elkartearen lana ezagutzera emateko antolatu duten Uretara Piratekin! izeneko elkartasun ekimen honen baitan, egitarau hau osatu dute astebururako Orion;

Uztailak 11, larunbata

16:30 Carlos Peñaren irteera Orioko arraun etxetik.

16:30-19:30 ASPANOGIren karpa ikastolan.

19:30 Hanburgesa parrillada.

Uztailak 12, igandea

10:30 Elkartasun Martxa Nordikoa. Orioko kanpinetik irten eta plazan izango du helmuga. 8 kilometro.

14:00 Paella erraldoia egingo dute Basque Culinary Centerreko 5 ikaslek eta irakasle batek. Dastaketari hasiera Ibon Huegunek emango dio.

16:30 Carlos Peñari Ongietorria. ASPANOGI karpara sartzeko elkartasun sarrera ordaindu beharko da, euro bateko prezio sinbolikoa duena. Horren truke, zapi piratak banatuko dituzte. Martxa nordikoan parte hartzeko ere elkartasun dohaintzak egin beharko dira. Dohaintzak egin eta janari txartelak erosten dituztenen artean Martin Berasategiren jakatxoa eta bere jatetxerako afaria zozketatuko dira.

Irudia: Karkara.