11 langabetu gutxiago ekainean

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 13a, 10:35

Azken hilabeteotako joerari eutsi eta ekainean ere langabeziak beherantz egin du Usurbilen. 325etik 314ra murriztu da lanik gabeko herritar kopurua, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen datuen arabera. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere behera. Langabetuaren profilean ordea aldaketarik ez. Emakume eta gizonezkoen arteko desorekak bere horretan segitzen du. 170 emakume langabetu, 144 gizonezko langabetu zenbatu direnean. Eta kontratazioari begira, 204 gizonezko kontratatu dira, 166 emakumezko. Ekainean baino gehiago. Hori bai, erregistratu diren 370 kontratutik, ia denak, 348 aldi baterako hitzartu dira joan den hilabetean ere. 266 zerbitzuen sektorean, beste 100 industrian.

2015eko ekaina

Usurbil: 314.     Buruntzaldea: 4.396.    Gipuzkoa: 43.150.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 144.

25 urtetik behera: 4.

25-44 urte artean: 66.

45 urtetik gora: 74.


Emakumezkoak: 170.

25 urtetik behera: 4.

25-44 urte artean: 92.

45 urtetik gora: 74.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 10.

Industria: 54.

Eraikuntza: 29.

Zerbitzuak: 204.

Aurretik lanik gabe: 17.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 370.

Aldi baterakoak: 348.

Zerbitzuen sektorean: 266.

Sexuaren arabera: 204 lan kontratu gizonezkoenak, 166 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 925.

Astigarraga: 299.

Hernani: 1.250.

Lasarte-Oria: 1.270.

Urnieta: 338.

Usurbil: 314.

Guztira: 4.396.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 43.150.