NOAUA!ko bazkidetza kobraketa eta sari potoloen zozketa egunotan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 13a, 08:30

Asteazken honetan, uztailaren 15ean hasiko gara kobratzen, NOAUA!ko bazkidetza. Kuota, pasa den urteetan bezala 36€takoa izango da. Beraz, 36€ kobratuko zaizkizu datozen 
egunetan. Zuri dagokizunean, kutxa bidez kobraketa egiteko baimena eman badiguzu, bide hori 
erabiliko dugu aurten ere.

Ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua
edo gure egoitzara ekarri. Hauxe da gure kontu korronteko zenbakia: Rural Kutxa: 3008 0259
11 3086496928.

Zozketa, bazkideen artean

Eskertu egin nahi dizuegu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun bazkideon ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzuen ahalegina. Horretarako zabaldu dugu zuentzako tartea aldizkari eta web orrialdean;  "Bazkideen Txokoa". Adi, uztailaren 17an sari potoloak zozketatuko ditugu eta bazkideon artean;

- Orioko Aisian 2 lagunentzako gau bat+zirkuitu termala+pentsio erdia.

- 2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian.

- 2 lagunentzako zirkuitu termala Orioko Aisian.

Uztailaren 24an, azken NOAUA!

Azken aurreko astekaria duzue honakoa. Azkena, datorren uztailaren 24koa izango da. Ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, helarazi uztailaren 20a baino lehen, erredakzioa@noaua.eus helbidera. Ekarri bestela NOAUA!ko egoitzara. Argibideetarako hor duzue baita 943 360 321 telefono zenbakia. Abuztuan zehar astekaririk ez da izango. Opor osteko lehen NOAUA!, irailaren 11n.