Zumetaren koadroak, Zarauzko Merkatu Plazan ikusgai

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 13a, 18:12

Zarauzko Merkatu Plazara hurbiltzen diren askorentzat, Jose Luis Zumetaren "Gernika" izango da lanik erakargarriena. Eta horien parte bilakatu diren eskulturak. Baina "Gernika" eta eskulturak bezain garrantzitsu dira besteak, usurbildar margolariak azken garai honetan margoturiko koadroak. “Guztiek oinarrian marrazki bera dute, baina emaitza bestelakoa da”, Jose Luis Zumetak aditzera eman duenez.

Erakusketa uztailaren 29ra arte izango da ikusgai, Zarauzko Merkatu Plazako lehenbiziko solairuan. Ordutegi honetan: goizez 11:00-13:30. Arratsaldez: 18:30-21:00.