Uztailaren erdialdera arte zabalik dago, Atallu industriagunean egoitza duen Oinarrizko Lanbide Heziketan 2015-16 ikasturtean izen emateko epea. Bi ikasturtez bi espezialitatetan hezteko aukera eskaintzen dute:
-Sukaldari zerbitzari langilea.
-Ile-apainketa laguntzailea.
15-17 urte artekoentzat
Ikasketa prozesu honen baitan, enpresetan egin ohi diren lan praktikak txertatzen dituzte. 15-17 urte arteko gazteei zuzenduriko heziketa ziklo hau gainditzen duenak, Erdi Mailako zikloetarako sarbide zuzena du. Egokia bereziki lanbide bat ikasi eta lan munduan murgildu nahi dutenentzat.
Oinarrizko Lanbide Heziketan izen emateko edo argibide gehiagorako:
943 360 465.
lhi@usurbil.eus