Finkatu dute, Euskal Ligan jokatuko duten eskubaloi taldeen neurketa egutegia

Noaua Aldizkaria 2015eko uztailaren 14a

Mailaz igo ostean, Usurbil Kirol Elkarteko kadete eta jubenil neska mutilen taldeek, Euskal Ligan jokatuko dute, datorren 2015-16 denboraldian. Eskubaloi taldeen bilgunetik berri eman dutenez, Euskal Eskubaloi Federazioak zehaztu du jada kirol urte berrian taldeok jokatuko dituzten jardunaldien egutegia:

Kadete eta jubenil neskak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Zuazo, San Adrian, Elgoibar, Zarautz, Bera Bera, Errotabarri eta Kukullaga.

Egutegia

Kadete eta jubenil mutilak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Eibar Eskubaloia, Pulpo, Ereintza, Zarautz, Bidasoa, Basauri eta Loyola.

Egutegia