Atxegaldeko festak, abuztuaren 28tik 30era

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 15a, 11:52

Askorentzat oporren itzulera egunak izango direnak goxatzeko edo udako azken txanpari heltzeko jai giroan murgiltzeko gonbita luzatzen digute aurten ere atxegaldetarrek. Abuztu amaierarako asteburu pasa ederra antolatu dute auzoan. Egitaraua, zehaztasun batzuen faltan, josia dute jada. Honatx abuztuaren 28tik 30era ospatuko diren jaietarako iragarri dituzten ekimenak:

Abuztuak 28, ostirala:

17:30 Herri poteoa txarangarekin.

20:00 Txupinazoa.

Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.

23:00 Kontzertu gaua:

- Izenik gabeak (Usurbildarrak).

- Ze Esatek.

- Gozo gozo.

Abuztuak 29, larunbata:

11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

Ondoren, haurrentzako antzerkia.

18:30 Txokolatada.

21:00 Afaria.

Gauean:

- Ingo al deu!

-DJ.

Abuztuak 30, igandea:

12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.

Salda eta pintxo banaketa.

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

20:00 Karaokea.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.