Senior eskubaloi taldeen denboraldi berriko lehen neurketen egutegia ere prest

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 15a, 14:39

Euskadiko Txapeldun amaitu zuten aurreko denboraldia, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea ere jokatu zuten, nahiz igoera lortzerik ez zuten izan. Denboraldi bikaina osatu zuen halere, senior nesken eskubaloi taldeak. Urrian abiatuko dute 2015-16 kirol urte berria. Neurketen egutegia zehaztu diete jada. Bi multzotan banatu dituzte lehian arituko diren senior nesken 12 taldeak. Bigarren multzoan jokatuko dute usurbildarrek, taldeokin batera:

Senior neskak

Jardunaldi kopurua: 10.

Iraupena: urriaren 4ko asteburutik abenduaren 13ko asteburura.

Lehiakideak: Eibar Eskubaloia, Pulpo, Ereintza, Zarautz A eta Urnietako.

Egutegia

2015-16 denboraldian, 1. Nazional Mailan lehiatzen segiko du senior mutilen eskubaloi taldeak. Denboraldia hasteko senior mutilek Euskadiko Kopari dagokion lehen fasea jokatuko dute, iraileko lehen asteetan. Txapelketan, Zilarrezko Ohorezko Mailan diren Bidasoa eta Zarautzek eta 1. Nazional Mailan lehiatzen ari diren beste 12 taldeek jokatuko dute; usurbildarrekin batera, Askartza, Barakaldo, Bidasoa “B”, Eibar, Elgoibar, Ereintza, Gure Auzune, Pulpo, Romo, Tolosa eta Trapagaran taldeek.

Hiru jardunaldiz osaturiko lehen fasea halere, hiru multzotan banatu dituzten 1. Nazional mailako 12 taldeek bakarrik jokatuko dute. Launaka, denak denen aurka, partida bakarrera. Multzo bakoitzean, puntu gehien batutako lehen bi taldeak sailkatuko dira, udazkenean zehar jokatuko diren Euskadiko Kopako final laurdenetarako:

Senior mutilak: Euskadiko Kopa

Lehen faseko jardunaldi kopurua: 3.

Iraupena: abuztuak 31-irailak 20.

Lehiakideak: Ereintza, Tolosa eta Bidasoa B.

Neurketak:

Abuztuak 31-irailak 6: Usurbil-Tolosa.

Irailak 7-13: Bidasoa B-Usurbil.

Irailak 14-20: Usurbil-Ereintza.

Egutegia

Mailaz igo ostean, Usurbil Kirol Elkarteko kadete eta jubenil neska mutilen taldeek, Euskal Ligan jokatuko dute, datorren 2015-16 denboraldian. Eskubaloi taldeen bilgunetik berri eman dutenez, Euskal Eskubaloi Federazioak zehaztu du jada kirol urte berrian taldeok jokatuko dituzten jardunaldien egutegia:

Kadete eta jubenil neskak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Zuazo, San Adrian, Elgoibar, Zarautz, Bera Bera, Errotabarri eta Kukullaga.

Egutegia

Kadete eta jubenil mutilak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Eibar Eskubaloia, Pulpo, Ereintza, Zarautz, Bidasoa, Basauri eta Loyola.

Egutegia