Atxegaldeko Jaiak, iraileko aldapa leuntzeko

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 14a, 10:13

Udako azken txanpari gogotik heldu edota egunerokotasunera itzultzeko goxatzeko festak urtero moduan, bederatzigarrenez Atxegalden abuztu amaieran. Azken zehaztasunen faltan, egitaraua ia erabat josia du Jai Batzordeak auzoa, auzotarrak nahiz auzoko plazara gerturatzen direnak 3 egunez festa giroaz blaitzeko.

Arratsalde berritua

Berrikuntzen artean aurten, aipatzekoa, festetako azken arratsalderako eskaintza goitik behera aldatu duela Jai Batzordeak. Aurreko urteetan patata tortila txapelketa, eta gero DJ saioa edota iaz zumba erakustaldia ere antolatu zuten.

Aurten, telebistan nahiz jaietan ugaritzen ari diren sukaldaritzari loturiko ekitaldien aldeko apustua egin nahi izan dute; Mastertxef txikia antolatu dute abuztuaren 30erako.

Eta segidan beste bi ekitaldi berri; bertso musikatuen saioa eta azken trakara gerturatuko gaituen karaokea, abestera animatzen den ororentzat.

Afaritarako txartelak

Iaz ukitu ibizarra eman nahi izan zioten jaietako afariari. Herritarrak zuriz jantzita bertara–tzera animatzen zituzten. Ia aurtengorako zer prestatzen duten.

Adi bereziki, Atxegaldeko jaietako afarira gerturatu asmo duzuenok. Jai Batzordeak datozen asteotan jarriko baititu salgai, urtero moduan, aldez aurretik erosi beharko diren txartelak.

Abuztuko azken asteburuan

Abuztuak 28 ostirala

17:30 Poteoa txarangarekin.

20:00 Txupinazoa.

Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.

23:00 Kontzertu gaua: Izenik gabeak, Ze Esatek, Gozo gozo.

Abuztuak 29 larunbata

11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

Ondoren, haurrentzako an–tzerkia.

18:30 Txokolatada.

21:00 Afaria.

Gauean: Ingo al deu!, DJ.

Abuztuak 30 igandea

12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.

Salda eta pintxo banaketa.

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

20:00 Karaokea.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.