Lanbide Eskolan matrikulatzeko epea zabalik, uztailaren 21era arte

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 17a, 10:28

Uztailaren 21era arte zabalik dute Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskolan, 2015-16 ikasturterako matrikulazio epea. Ikasturte berrirako ikasleen behin betiko zerrendak ere argitara eman berri ditu Lanbide Eskolak, lhusurbil.eus atarian.

Eskaintza

Bada non aukeratua, erdi eta goi mailako zikloetan. Honako eskaintza hau prestatu dute ikasturte berrirako:

-Erdi mailako zikloak: Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa; instalazio elektriko eta automatikoak; mekanizatua; bero sorrera instalakuntzak; Hotz eta Girotze Instalazioak.

-Goi mailako zikloak: Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa; Automatizazio eta Robotika Industriala; Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa; Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua; Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa.

Informazio eta argibide gehiago:

943 36 46 00

eskola@lhusurbil.eus

lhusurbil.eus