Abisu horia "prezipitazio handiagatik", ostiral eta larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 17a, 06:53

Ostiral eta larunbat arratsaldeko 15:00etatik gauerdira arte egongo da  indarrean abisu horia, Euskalmet-etik ohartarazi dutenez, "prezipitazio handiagatik Gipuzkoan eta Araban 15etatik 24etara ordu lokala. Araba eta Gipuzkoako zenbait lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatu daiteke, bereziki ekialdean. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki ekialdean. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke".

Uztailak 17, ostirala

"Giro eguzkitsua goizean eta trumoi-ekaitzerako joera arratsaldean. Egunaren lehen partean giroa nahikoa lasaia izango da, barnealdean ostarte zabalak izango ditugu, eta zertxobait lainotuago egongo da kostaldean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, ezegonkortasuna handitu egingo da eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Txingorra egitea ere ezin dugu baztertu. Tenperatura maximoak apur bat jaitsi egingo dira barnealdean, baina kostaldean apenas izango den aldaketarik".

Uztailak 18, larunbata

"Larunbatean giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu, ez dugu aldaketa handirik espero. Goizean ostarte zabalak irekiko dira, baina egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira, batez ere kantauri isurialdean. Arratsaldean eta gauean zaparradak, trumoi-ekaitzak eta txingorra bota dezake. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango".

Uztailak 19, igandea

"Igandean hegoaldean argiago egongo da iparraldean baino, eta tenperatura jaitsi egingo da. Kantauri isurialdean hodei baxuek estaliko dute zerua, iparraldeko haizea ibiliko da eta baliteke euri langar pixka bat egitea. Dena den, arratsaldean argitzera egingo du. Gainerako tokietan giro eguzkitsua izango da, nahiz eta goizean hodei hondar batzuk egon. Tenperatura jaitsi egingo da, batez ere barnealdean".

Informazio eguneratua: Euskalmet