NOAUA! K.E.-ko 3 bazkide saritu, egin berri dugun zozketan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 17a, 13:11

Etxeko berri segidan. NOAUA! Kultur Elkarteko "Bazkideen Txokoa" dugu mintzagai albiste honetan, esker ona adierazi nahi dizuegu eta, proiektu honek aurrera egin dezan, zuen babesa eta laguntza eskaintzen duzuen bazkide guztioi.

Azken asteotan iragarri dizuegu sari potoloak zozketatuko genituela bazkideon artean: 2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian, 2 lagunentzako zirkuitu termala Orioko Aisian eta Orioko Aisian baita, 2 lagunentzako gau bat pentsio erdian eta zirkuitu termala.

Zozketa egin berri dugu eta poza banatu ere bai, sarituak suertatu diren Mariaje Imaz Urrutikoetxea, Josu Errekondo Arzallus eta Jose Lorenzo Manzano bazkideen artean. Zorionak hirurei! Eta bazkide guztioi NOAUA! K.E.-ren esker ona adierazi beste behin, egitasmo hau babestu eta laguntzeko egiten duzuen ahaleginagatik. Milesker guztioi! Eta adi "Bazkideen Txokoa"ri; zozketa gehiago izango dira eta, datorren ikasturtean zehar.

Egin zaitez bazkide

NOAUA! K.E.-ko bazkide ez bazara, ez utzi biharko. Egin zaitez bazkide! Di-da batean tramitatuko dizugu. Orain bazkide egiten bazara gainera, opari eder bat jasoko duzu eta egin berri duguna bezalako zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu. Bazkidetza; urtean 36 euro soilik. Argibide gehiagorako edota bazkidetza tramitatzeko etorri NOAUA! K.E.-ko egoitzara. Bestela deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.

Uztailaren 24an, azken NOAUA!

Opor aurreko azken astekarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, helarazi uztailaren 20a baino lehen, erredakzioa@noaua.eus helbidera. Ekarri bestela NOAUA!ko egoitzara. Argibideetarako hor duzue baita 943 360 321 telefono zenbakia. Abuztuan zehar astekaririk ez da izango. Opor osteko lehen NOAUA!, irailaren 11n.

Saritua: Mariaje Imaz Urrutikoetxea.

Saria: 2 lagunentzako zirkuitu termala Orioko Aisian.

Saritua: Jose Lorenzo Manzano.

Saria: 2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian.

Saritua: Josu Errekondo Arzallus.

Saria: 2 lagunentzako gau bat pentsio erdian+zirkuitu termala, Orioko Aisian.