Urriaren 4a gerturatzen ari zaigu, konturatzerako hemen dugu udalerri honek biziko duen jai eta aldarrikapen egun handia; #Kilometroak15. Hasi girotzen eta atontzen zuen balkoiak. Gattunk leloa herrian ikusgarri egiteko, zer hobeto ekimenaren aldeko banderolak balkoi eta leihoetan jartzea baino. Eskuratu ez badituzue adi; Gattunk Dendan zeudenak agortu dira. Baina eskaera berria bideratu dute eta epe motzera salgai izango dituztela berri eman digute. "Asmoa, irailerako, #Kilometroak15 egunerako gutxi falta denean, herria banderola berdez jostea da", antolatzaileen esanetan.
Gattunk Dendaren ordutegia
Gogoan izan, uda osoan zabalik izango da saltokia, baina urte garai honetara egokituriko ordutegian:
Uztailean: astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00 (astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita).
Abuztuan: asteartetik larunbatera: 10:30-13:00.
Gattunk munduan
Zuetako asko oporretara joanak izango zarete, beste hainbat maletak prestatzen. Zuen ekipajean sartu Gattunk banderola eta zoazten lekura zoaztela, atera argazki bat #Kilometroak15-en leloa islatzen duen oihalarekin. Eta segidan, zabaldu antolatzaileek zabalik dituzten komunikazio bideotatik, sarean ere "baGattunk" eta:
Facebook: Kilometroak 2015 Usurbil
twitter: @kmk15usurbil
instagram: @kmk15usurbil