Gernika ibilbidea 13 etxeko udal jabetzako etxebizitzak alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko aurkeztutako eskaerak aztertu ostean, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu ditu.
Zerrendak erakusketa publikoan jarriko dira Udaletxeko Iragarki Taulan 2015eko uztailaren 21tik abuztuaren 3ra (biak barne), interesatuek aztertu eta, beharrezkoa ikusten badute, ondoen deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ondoren, aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, zozketarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onartuko dira.