Peru Galbete herritarraren estreinako emanaldia ostegunean, Laboaren Uztaila zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 21a, 12:08

Ukelelearekin emanaldia eskainiko du ostegun iluntzeko 21:30etatik aurrera, Mikel Laboa plazan, Usurbilgo Gaztetxeak antolatu duen Laboaren Uztaila zikloaren baitan:

Uztailak 23, osteguna

Ordua: 21:30.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Zehaztasunak: "Usurbildar Peru Galbetek estreinakoz joko du Usurbilen. 3 urtez bere ukelelearekin etxean olio ozpinetan ontzen edukitako abesti melankolikoak izango ditu erakusgai. Gutxitan ikusi ohi den soiltasuna ematen dio ukeleleak, ea ba estreinakoak zer ematen digun".

Uztailak 30, osteguna

Ordua: 21:30.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Zehaztasunak: "Morau eta Beñardo. 90. hamarkada hasieran abiatu zuten bakarkako bidea Andoni Tolosa musikariak, Morau alter-egoa sortuz. Geroztik, taldearen laguntzaz, bakarka edo Beñardo Goietxeren laguntzaz taularatu izan da, bide horretan, estudioko bost disko grabatuz eta dozenaka (ehunka) emanaldi eskainiz.  Azken grabaketak 'Arrainentzako himnoak' izena darama, eta lan prozesu bitxi eta interesgarri baten emaitza izan da, urtebete inguruko epean burutua. Emanaldi honetan Beñardorekin batera ariko da, biko formatuan taularatuz".

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.