Abisu horian, prezipitazio handiagatik

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 21a, 10:29

Trumoi hotsak entzungo zenituzten azken orduotan. Abisu horian gara astearte honetan, "prezipitazio handiagatik". Goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gauerdira, Euskalmet metereologia agentziaren arabera, "zenbait lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatu daitezke, bereziki ekialdean. Gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki ekialdean. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak eta oso gogorrak izan daitezke".

Uztailak 21, asteartea

"Ezegonkortzera egingo du, giro nahasiagoa izango dugu eta trumoi-ekaitzak bota ditzake. Zaparradak edonoiz eta edonon botako ditu, gainera trumoiak ere jo dezake eta baliteke txingorra botatzea eta ufada gogorrak neurtzea. Iparraldeko haize ahula ibiliko da eta Kantauri aldean giroa apur bat freskatuko du. Tenperatura, oro har, 25-30 ºC artean ibiliko da, baina Nafarroa hegoaldean oraindik 35 ºC-ra gerturatuko da".

Uztailak 22, asteazkena

"Asteazkenean ezegonkortasuna barnealderantz mugatuko denez, hegoaldean eta Pirinioetan oraindik zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta bertan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Ipar partean, berriz, egoera ezberdina izango da, giro motela izango dugu, zerua lainotuta egongo da eta kostaldetik gertu zirimiria egingo du. Tenperaturak beste koska bat egingo du behera: ipar partean beherakada txikia izango da, baina Nafarroan gehiago igarriko da eta beroenak bertan nekez iritsiko dira 30 ºC-ra".

Uztailak 23, osteguna

"Ostegunean freskatze aldera egingo du, batez ere ipar partean, non termometroa 20 ºC-tik ez den gehiegi urrunduko; Nafarroa hegoaldean berriz, bero kontuekin jarraituko dugu, 30 ºC-ra hurbilduko baita termometroa. Kantauri isurialdean eguna lainopean hasiko dugu eta zirimiri apur bat egin lezake, baina egunak aurrera egin ahala, atertu ez ezik, argitzera ere egingo du. Hegoaldean, baliteke trumoiak lehertzea arratsaldean, baina garrantzi gutxiko zaparradak izango lirateke".

Informazio eguneratua: euskalmet.net