Santio eta San Estebanetako jubilatuen bazkarietarako izena, aurrez eman beharko da

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 21a, 11:38

Jubilatuen bazkariak antolatu dira bai Zubietako eta baita Urdaiagako jaietan ere. San Estebanetan, abuztuaren 3an arratsaldeko 14:00etatik aurrera Zumeta jatetxean ospatuko den jubilatuen bazkarian izen emateko Jai Batzordeak egin duen deialdi bikoitz honi; uztailaren 28an, 18:30-19:00 artean Txokoaldeko Erroizpe elkartean eta 19:00-20:00 artean, Santueneko Zaharren Egoitzan eman daiteke San Esteban egunez egingo den otordurako izena.

Zikiro janerako txartelak ere salgai

Zubietako Herri Jaietan ere Jubilatuen Eguna antolatu dute igande honetarako, uztailaren 26rako; meza, Iparraldeko jokoen erakustaldia, dantzaldia, sardin eta piper jana... Eta jubilatuen bazkaria Barazar jatetxean. Bertaratu nahi duenak, uztailaren 23a baino lehen deitu dezala, 663 584 130 telefono zenbakira (Maialen).

Alamandegi jatetxean eskuratu ditzakezue bestalde, uztailaren 31n ospatuko den zikiro janerako txartelak. Helduenak 22 eurotan eta haurrenak 14 eurotan egongo dira salgai, larunbatera arte, uztailaren 25era arte.