Hasi dira eraikitzen, Askatasuna plazako haur parke berria

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 21a, 13:43

Askatasuna plaza, haurrentzako jolastokia izango da berriz laster. Iragarri moduan, parke berria eraikitzen hasi dira. Atzerapenik ez bada, uztaila amaitzerako haur parke berria izango du plazak, zorua prestatu eta jokoak jarri ostean.

Gogoan izan, egoera txarrean zen jolas parkea ordezkatuko duela berriak.  Jolastoki berria hautatzeko parte hartze prozesua antolatu zuen Udalak udaberrian. Hiru jolas parke eredu berri proposatu zituen herriko hainbat guraso eta haurren topagune izan ohi den eremurako. Hiru ereduotako baten alde bozkatzeko aukera izan zuten herritarrek, herrian pare bat astez jarritako zenbait kutxetan. Ekimenak oihartzun zabala izan zuen. Guztira, 248 bozka jaso ziren. Bozka gehien eta balorazio tekniko onena, jada eraikitzen hasi diren parke berriak jaso zuen. Guneok izango ditu:

2-7 urte artekoentzako gunea:

-Erle forma duen malgukia.

-Taldean kulunkatzeko barraskiloen malgukia.

-Gamelu formako txirrista.

-Etxetxoa.

-2 eserlekuko kulunka.

-Plataformako kulunka.

-Tren forma duen txirrista.

-Kautxuzko zorua.

8-12 urte artekoentzako gunea

-2 solairuko 2 dorre dituen jokoa, txirrista, txirrista-tunela eta orekarako ibilbidea.

-Kautxuzko zorua.