Gaur Mikel Laboa plazan, Peru Galbeteren kontzertua

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 23a, 13:10

Ukelelea lagun arituko da gaur Mikel Laboa plazan,  iluntzeko 21:30etatik aurrera. Usurbilgo Gaztetxeak antolatu duen Laboaren Uztaila zikloaren baitan arituko da. Gaztetxetik aditzera eman dutenez, "hiru urtez bere ukelelearekin etxean olio ozpinetan ontzen edukitako abesti melankolikoak izango ditu erakusgai. Gutxitan ikusi ohi den soiltasuna ematen dio ukeleleak, ea ba estreinakoak zer ematen digun".

Uztailak 23, osteguna

Ordua: 21:30.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Zikloa: Laboaren Uztaila.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.