Zerbitzu asko, udako ordutegian

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 27a, 12:25

Urte garai honetara egokitu dute ordutegia hainbat udal zerbitzuetan edota #Kilometroak15 ekimeneko Gattunk Dendan:

 

Sutegi udal liburutegia:

Irailaren 4ra arte:

Astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00. Larunbatetan eta inbentarioagatik, abuztuaren 4tik 10era itxita.

Irailaren 7tik aurrera, ohiko ordutegia. Larunbatetan itxita, irailaren 26ra arte.

 

Erreusaren bilketa, hamabostero:

Hondakinen zati birziklaezina jasotzeko hurrengo bilketa egunak honako hauek dituzue; abuztuak 2, 16, 30 eta irailak 13 eta 27.

Informazio gehiagorako hor duzue Atez Ateko Bulegoa: 900 776 776 (09:00-14:30, astelehenetik ostiralera).

 

Garbigunea, irailaren 15era arte:

Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.

Larunbatetan: 9:00-13:30.

 

Bus taxia, uztailean goizez; abuztuan jai:

Uztailaren 30era arte: 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00. Arratsaldeetan zerbitzurik ez. Uztailaren 31n jai.

Abuztuan: zerbitzurik ez.

Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegian.

 

Oiardo Kiroldegia, uztaila eta abuztua:

Astelehenetik ostiralera:

Igerilekua: 07:00-13:00/ 17:00-20:30.

Kiroldegia: 07:00-13:00/17:00-20:30.

 

Larunbat, igande eta jai egunetan:

Igerilekua: 09:00-13:00.

Kiroldegia: 09:00-13:00.

Oharra: abuztuaren 1etik 23ra itxita.

 

Oiardo Kiroldegia, irailetik aurrera:

Astelehenetik ostiralera:

Igerilekua: 07:00-12:30 / 14:30-21:00.

Kiroldegia: 07:00-12:30 / 14:30-22:00.

 

Larunbatetan:

Igerilekua: 09:00-21:00.

Kiroldegia: 09:30-21:30.

 

Igande eta jai egunetan:

Igerilekua: 09:00-13:00.

Kiroldegia: 09:00-13:30.

 

Abuztuan Kz Gunea itxita, ikastaro gehiago irailean:

Uztailaren 30era arte, 09:00-13:00 artean egongo da zabalik.

Abuztuan itxita.

Irailaren 1etik aurrera arra–tsaldez irekiko dute Kz Gunea; 16:00-20:00 artean.

Irailerako honako ikastaro eskaintza prestatu dute. Izen emateko aukera dago jada:

-Irailak 2-10, 16:00-18:00: Irudi ikastaroa.

-Irailak 16, 16:00-18:00: Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu.

-Irailak 17-24, 16:00-18:00: Ofimatika ikastaroa.

Informazioa: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

 

Irailaren 1ean irekiko da matrikulazio epea euskaltegian:

Euskara ikasi edo hobetu nahi duzuenok, 2015-16 ikasturte berrian ere ikastaro eskaintza zabala aurkituko duzue Etumeta-AEK euskaltegian. Aurretik ordea, matrikulatu beharra dago.

Izen emateko epea, irailaren lehenean zabalduko dute.

Informazio gehiago euskaltegian: Kale Nagusia, 43

607 609 379 / usurbil@aek.org

 

Gattunk Denda, abuztuan goizez

Uztailean: astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00 (astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita).

Abuztuan: asteartetik larunbatera: 10:30-13:00.