Denboraldiko balantzea, bikaina judo taldekoentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 24a, 15:25

Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan ehunetik gora domina irabazita amaitu du Usurbil Judo Klubak, 2014-15 kirol urtea. Blog bidez berri eman dutenez, 52 domina irabazi dituzte Gipuzkoa mailan eta beste 50 Euskadiko lehia saioetan. Sari guztiotatik, 25 judokek lortu zuten urrezkoa Gipuzkoan, 22k Euskadi mailan. Klubekoak pozik dira eskuratu dituzten emaitzekin. “Bi fase hauetan lortutako emaitzak oso onak dira, denboraldi guztiak honakoa bezalakoa izatea nahi genuke. Zorionak Usurbilgo taldeko kide guztiei”.

 

Senior mailan:

Gipuzkoan: 9 urrezko domina, zilarrezko 6 eta brontzezko 2.

Euskadin: urrezko 10, zilarrezko 5, brontzezko 1.

 

Junior mailan:

Gipuzkoan: urrezko 5 domina, zilarrezko 5 eta brontzezko 1.

Euskadin: urrezko 6 domina, zilarrezko 4 eta brontzezko 3.

 

Kadete mailan:

Gipuzkoan: urrezko 9, zilarrezko 2, brontzezko 1.

Euskadin: urrezko 3, zilarrezko 4 eta brontzezko 6.

 

Infantil mailan:

Gipuzkoan: urrezko 2 domina, zilarrezko 6 eta brontzezko 4.

Euskadin: urrezko 3 domina, zilarrezko 3 eta brontzezko 2.