Jai-giroan jarraitzen dute Zubietan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 27a, 11:47

Oilasko biltzaileen egun handia da gaurkoa. Goizean goizetik dabiltza baserriz baserri. Argazkia gaur goizean eginikoa da. Eguerdian amaituko dute erronda, baina jai-giroan jarraituko dute Zubietako kaxkoan. Bihar etenalditxo bat egingo dute festetan, baina asteazkenetik aurrera festa nagusi izango da berriro. Etzikoa Umeen Eguna izango da. Ostegunean, gaupasa egitekoa eta ostiralean, San Inazio egunarekin, amaituko dira festak.

 

Santio Jaiak 2015

 

Uztailak 27 astelehena Oilasko Biltzaileen Eguna

6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

 

Uztailak 29 asteazkena Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

Ondoren, Jolasen jarraipena.

Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.

19:30 Ur jolasak.

22:00 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu.

Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

 

Uztailak 30 osteguna Gaupasa Eguna 

17:00 Ginkana.

19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.

00:00 Kontzertuak: Kaotiko, D-Pintxos.

Zesuma taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

 

Uztailak 31 ostirala San Inazio eguna 

9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

9:30 Meza.

11:30 Errebote partidua.

14:00 Zikiro jana.

18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai taldearen eskutik.

Ondoren, Buruhandiak.

00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.

Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharrak:

- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

- Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.