Hiru Erregeen Mahaia-Auñamendi ibilbideko argazki gehiago ikusgai

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 28a, 10:56

Uztailaren bigarren asteburuan, Andatza mendizale taldekoek Hiru Erregeen Mahaia-Auñamendi ibilbidea osatu zuten. Aste honetan, irteeraren inguruko argazki gehiago ipini dituzte ikusgai euren web orrian. Felix Aizpurua, Rebeka Peña eta Patxi Arrutiren argazki zoragarriak ikusteko, klik egin esteka HONETAN.

Aukeratu dugun argazkia Rebeka Peñarena da. Bide batez, Andatzakoek hurrengo mendi irteera irailaren 13an izango da, Besadegitik Goizuetara.