Igandean organo kontzertua Salbatore Elizan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2015eko uztailaren 28a

Donostiako Musika Hamabostaldiaren oihartzuna gure herrira ere iritsiko da. Igande honetan, abuztuak 2, Ana Belén García organista gipuzkoarra Usurbilgo Salbatore Elizan arituko da. 20:00etan hasiko da bere emanaldia. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, "musikagile handiek organorako transkribaturiko obrak interpretatuko ditu, zeinak ezin hobeto egokitzen baitzaizkion Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoari. Tomás Aragüésen konposizio bat ere emango da kontzertuan, haren 80. urtemuga dela-eta eskainiko dena".

 

Abuztuak 2 igandea

Ana Belén Garcíaren organo kontzertua.

20:00etan Usurbilgo Salbatore Elizan.

Sarrera doan.

Antolatzailea: Donostiako Musika Hamabostaldia.