Alokairuko udal etxebizitzen zozketan, behin behineko zerrendak ikusgai

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 29a, 12:34

Gernika ibilbidea 13 etxeko udal jabetzako etxebizitzak alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Alkatetzak  onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu ditu.

Zerrendak erakusketa publikoan jarriko dira Udaletxeko Iragarki Taulan 2015eko uztailaren 21tik abuztuaren 3ra (biak barne), interesatuek aztertu eta, beharrezkoa ikusten badute, ondoen deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten. Ondoren, aurkeztutako erreklamazioak aztertu eta gero, zozketarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onartuko dira.