Zenbait eskubaloi talderen egutegiak, prest

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 29a, 12:39

Usurbil Kirol Elkartetik jakitera eman dutenez, 2015-16 denboraldirako lehen partiden egutegia zehaztu diete, kadete, jubenil eta senior mailako eskubaloi taldeei.

Senior neskak: Euskadiko Txapeldun amaitu zuten aurreko denboraldia, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea ere jokatu zuten, nahiz igoera lortzerik ez zuten izan. Denboraldi bikaina osatu zuen halere, senior nesken eskubaloi taldeak. Urrian abiatuko dute 2015-16 kirol urte berria. Neurketen egutegia zehaztu diete jada. Bi multzotan banatu dituzte lehian arituko diren senior nesken 12 taldeak. Bigarren multzoan jokatuko dute usurbildarrek lehen fasea, taldeokin batera:

Jardunaldi kopurua: 10.

Iraupena: urriaren 4ko asteburutik abenduaren 13ko asteburura.

Lehiakideak: Usurbil, Eibar Eskubaloia, Pulpo, Ereintza, Zarautz A eta Urnietako.

 

Senior mutilak

2015-16 denboraldian, 1. Nazional Mailan lehiatzen segiko du senior mutilen eskubaloi taldeak. Ligako neurketen egutegia, uztailaren 27an zozketatuko dute. Denboraldia hasteko ordea, Euskadiko Kopari dagokion lehen fasea jokatuko dute, iraileko lehen asteetan. Txapelketan, Zilarrezko Ohorezko Mailan diren Bidasoa eta Zarautzek eta 1. Nazional Mailan lehiatzen ari diren beste 12 taldeek parte hartuko dute; usurbildarrekin batera, Askartza, Barakaldo, Bidasoa “B”, Eibar, Elgoibar, Ereintza, Gure Auzune, Pulpo, Romo, Tolosa eta Trapagaran taldeek.

Hiru jardunaldiz osaturiko lehen fasea halere, hiru multzotan banatu dituzten 1. Nazional mailako 12 taldeek bakarrik jokatuko dute. Launaka, denak denen aurka, partida bakarrera. Multzo bakoitzean, puntu gehien batutako lehen bi taldeak sailkatuko dira, udazkenean zehar jokatuko diren Euskadiko Kopako final laurdenetarako:

Lehen faseko jardunaldi kopurua: 3.

Iraupena: abuztuak 31-irailak 20.

Lehiakideak: Usurbil, Ereintza, Tolosa eta Bidasoa B.

 

Neurketak:

Abuztuak 31-irailak 6: Usurbil-Tolosa.

Irailak 7-13: Bidasoa B-Usurbil.

Irailak 14-20: Usurbil-Ereintza.

 

Kadeteak, jubenilak

Mailaz igo ostean, Usurbil Kirol Elkarteko kadete eta jubenil neska mutilen taldeek, Euskal Ligan jokatuko dute, datorren 2015-16 denboraldian. Eskubaloi taldeen bilgunetik berri eman dutenez, Euskal Eskubaloi Federazioak zehaztu du jada kirol urte berrian taldeok jokatuko dituzten lehen faseko jardunaldien egutegia:

 

Neskak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Usurbil, Zuazo, San Adrian, Elgoibar, Zarautz, Bera Bera, Errotabarri eta Kukullaga.

 

Mutilak

Jardunaldi kopurua: 14.

Iraupena: irailaren 27ko asteburutik urtarrilaren 24ko asteburura.

Lehiakideak: Usurbil, Eibar Eskubaloia, Pulpo, Ereintza, Zarautz, Bidasoa, Basauri eta Loyola.