Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 30a, 09:39

Usurbilen Nahi Ditugu bilgunearen deialdiek ez dute etenik izango udan. Uztailaren 31n ostirala, 20:00etan batuko dira Mikel Laboa plaza. Gauza bera egingo dute abuztuko azken ostiralean, abuztuak 28. Elkarretaratze hau ere 20:00etan hasiko da, eta Mikel Laboa izango da topalekua.