Ratos de Porau talde brasildarrarekin batera arituko da Hotzikara

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 30a, 09:51

Urte hasieran, bigarren diskoa aurkeztu zuen Hotzikara taldeak. Geroztik, hainbat kontzertu eskaini dituzte. Igande honetakoa, ordea, berezia izango da. Ratos de Porao talde brasildarrarekin batera arituko baitira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Ratos de Porau aski ezagunak dira Euskal Herrian eta maiz aritu dira kontzertuak eskaintzen. Entzun aldizkariak dioen bezala, "Euskal Herriko hainbat taldek RDPren bertsioak jo izan dituzte (Beer Moshek eta Soziedad Alkoholikak, esaterako) eta, orokorrean, lotura handia dute, Euskal Herriko musika panoramarekin ez ezik, gure errealitate soziopolitikoarekin ere".

Brasildarrek ere disko berria dute esku artean, eta lan hori aurkeztera hurbilduko dira datozen egunetan. Igandean, Donostian arituko dira, Doka Kafe Antzokian. Sarrerak aldez aurretik eskura daiteke DOKAn, Triku Harrin, La Cabañan, Minuto y 1/2, Donostirock-en eta esteka HONETAN.