Zubietako festetan, Gaupasa eguna

Noaua Aldizkaria 2015eko uztailaren 30a

Azken txanpara iritsi dira Zubietako Jaiak. Gaupasa Eguna izango da gaurkoa. Eta bihar, San Inazio eguna ospatzearekin batera amaituko dira festak. Argazkian dira Kaotiko taldekoak. Gaur gaueko 00:00etan igoko dira oholtza gainera. Eurekin batera arituko da D-Pintxos taldea eta, gaupasako ordu txikiak alaitzeko xedez, Zesumarekin dantzaldia hasiko da kontzertuaren ondoren.

Uztailak 30 osteguna Gaupasa Eguna

17:00 Ginkana.

19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.

00:00 Kontzertuak: Kaotiko, D-Pintxos.

Zesuma taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 31 ostirala San Inazio eguna

9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

9:30 Meza.

11:30 Errebote partidua.

14:00 Zikiro jana.

18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai taldearen eskutik.

Ondoren, Buruhandiak.

00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.

Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharrak:

- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

- Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.