Larunbatean hasiko dira Urdaiagako festak

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 30a, 10:09

Larunbatean, abuztuaren lehenean hasiko dira Urdaiagako festak. Goizean goizetik, gaztetxoen gozagarri izango diren hainbat ekitaldi iragarri dituzte. Eta lehen ospakizun eguna biribiltzeko, herri afarian partehartzera deitu dute. Afaritarako jakiak norberak eraman behar izaten ditu, postrea, kafea eta kopa aldiz Jai Batzordeak zerbitzatzen ditu. Eta afalostean, mahaitik mugitu gabe, bertso saio ederra. Aurten, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira kantuan, eta usurbildar batek egingo ditu gai jartzaile lanak: Ander Izeta Goenagak.

 

Lehen parranda ondoren, oilasko biltzera

Ajeari minutu bakar bat ere eskaini gabe, San Estebanetako parranda gau nagusia iritsiko da, abuztuaren 1ekoa, eta izango da oilasko biltzaileen irteerarekin lotuko duenik.

Txapelketa ugari

Lagun arteko lehia sanorako tartea San Estebanetan. Haurrei zuzenduta abuztuaren 1ean ospatuko den egun bereziaren baitan, etxeko txikienek bakarrik ez, adin guztietako herritarrei zuzenduriko jolasak antolatu ditu Jai Batzordeak, 17:30etatik aurrera. Aurretik, mus zaletuak biltzen ez dituen festarik ez dagoenez, San Estebanetan ere karta joko ezagunari loturiko txapelketa ospatuko da 16:00etan. Ordu erdi lehenago zabalduko dute izen ematea.

Abuztuak 1 larunbata Umeen Eguna

09:00 Txupinazoa!

10:30 Marrazki lehiaketa.

Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak. “Plazan bazkaldu nahi duten familientzat ateak zabalik izango ditugu!”.

15:30 Mus txapelketarako izen ematea.

16:00 Mus txapelketa.

17:30 Adin guztietako jendearentzat jolasak.

Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.

21:00 Herri afaria (Norberak ekarria, postrea, kafea eta kopa, Jai Batzordearen eskutik).

Ondoren, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariak. Gai jartzaile, Ander Izeta Goenaga.

Gauean, erromeria Oxabi.

Erromeria amaitzean, musika atzeko barran goizaldera arte.

Abuztuak 2 igandea Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

Eguerdian, oilasko biltzaileen bazkaria San Estebango plazan.

Abuztuak 3 astelehena San Esteban Eguna

11:00 Meza nagusia. Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.

Jarraian, Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Zumeta jatetxean.

Bazkal ostean, esku soinuaz alaituriko lore banaketa.

18:00 Aizkolari (Juantxo Esnal eta Juanito Alkorta) eta harri jasotzaileen (Imanol Kortaberri Aiatik eta Aimar Galarraga Oriotik) arteko lehia.

Jaiei amaiera emateko, Elustondo anai arreben erromeriak girotutako hirugihar banaketa.