Lehentasunez langabetuei zuzenduriko ikastaro berri hau, irailaren 28an abiatu eta hiru hilabetez luzatuko da. Usurbilgo Udalak antolatu eta Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da irailaren 16ra arte. Ikastaroan parte hartzeko "ezinbestekoa izango da, hezkuntzako lehen etapa, eskola-graduatua edo honen baliokidea izatea". Zehaztasun gehiago segidan:
-Nori zuzendua: langabetuei.
-Iraupena: irailaren 28tik abenduaren 17ra.
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00.
-Ikastaroa eskainiko den tokia: Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroa, Zanpiura 3.
-Ordu kopurua: 270.
-Eskuratzen den gaitasuna: 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria.
-Atal hauek landuko dira: hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea; industria hondakinak biltzea eta tratatzea; lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea.
-Izen ematea, irailaren 16ra arte: Lanbideko bulegoan edo lanbide.euskadi.eus atarian (Kodea: 17.997).
-Informazio gehiago: Usurbilgo Udala (943 371 951, Josune Mujika).