Opor osteko lehen NOAUA!, irailaren 11n

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 26a, 09:00

Opor osteko lehen astekarirako ohar edo zorion agurrik bidali nahi baduzue, irailaren 6ra arteko tartea duzue. Helarazi emailez erredakzioa@noaua.eus helbidera edo ekarri bestela NOAUA!ko egoitzara. Argibide gehiagorako, 943 360 321 telefono zenbakia ere hor duzue.

Egin zaitez bazkide

NOAUA! K.E.-ko bazkide ez bazara, ez utzi biharko. Egin zaitez bazkide! Di-da batean tramitatuko dizugu. Orain bazkide egiten bazara gainera, opari eder bat jasoko duzu eta uztailean egin genuena bezalako zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu. Bazkidetza; urtean 36 euro soilik. Argibide gehiagorako edota bazkidetza tramitatzeko etorri NOAUA! K.E.-ko egoitzara. Bestela deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.

Sari potoloak irabazteko aukera

2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian, 2 lagunentzako zirkuitu termala Orioko Aisian eta Orioko Aisian baita, 2 lagunentzako gau bat pentsio erdian eta zirkuitu termala. Sari ederrok zozketatu genituen uztailean, NOAUA!ko bazkideon artean.

Zozketa egin eta poza banatu ere bai, sarituak suertatu ziren Mariaje Imaz Urrutikoetxea, Josu Errekondo Arzallus eta Jose Lorenzo Manzano bazkideen artean. Zorionak hirurei! Eta bazkide guztioi NOAUA! K.E.-ren esker ona adierazi beste behin, egitasmo hau babestu eta laguntzeko egiten duzuen ahaleginagatik. Milesker guztioi! Eta adi, zozketa gehiago izango dira eta, datorren ikasturtean zehar.

Saritua: Mariaje Imaz Urrutikoetxea.

Saria: 2 lagunentzako zirkuitu termala Orioko Aisian.

Saritua: Jose Lorenzo Manzano.

Saria: 2 lagunentzako afaria Atxega Jauregian.

Saritua: Josu Errekondo Arzallus.

Saria: 2 lagunentzako gau bat pentsio erdian+zirkuitu termala, Orioko Aisian.