Kantuan eta giro ederrean ospatu ohi den Atxegaldeko festetako herri afaria aurten, euskal ukitukoa izango da. Euskal afari musikatua antolatu dute, larunbat gaueko 21:00etatik aurrera, festetako plazan kokatuko den karpa azpian. Iñorkiñak taldeak girotuko du. Jai Batzordeko kideek, otordurako egoki jantzita bertaratzera animatzen dituzte herritarrak. "Atera euskal jantziak armairutik eta etorri festara!", luzatu dute gonbita. Afaritarako menua ere prest dute:
-Tomate entsalada.
-Oilaskoa saltsan.
-Postre berezia.
Afaritarako txartelak 15 eurotan dituzue salgai, Artzabal eta Txirristra tabernetan eta Atxegaldeko Alkorta saltokian. Jaietarako bi egun baino ez dira geratzen. Egitaraua prest dute eta festetako azpiegitura ere atontzen hasiak dira, ondoko irudian ikus daitekeen moduan.
Abuztuak 28 ostirala
17:30 Herri poteoa Jaixkipe txarangarekin.
20:00 Txupinazoa.
Jarraian, txoznaren irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertu gaua: Zaparra, Ze Esatek!, Gozo gozo.
Abuztuak 29 larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Ondoren, haurrentzako antzerkia: Bertsol Haritza.
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Euskal-Afari-Musikatua Iñorkinak taldearekin.
Gauean: Ingo al deu!, DJ Burunda.
Abuztuak 30 igandea
12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.
Ondoren, salda eta pintxo banaketa (Alkorta autozerbitzuaren eskutik).
17:00 Mastertxef txikia.
18:30 Bertso musikatuak.
22:30 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.