Irailaren 12an "Lotzen GaTTunk" denon ahotsez abesteko entseguak iraila hasieran

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 26a, 10:45

Milatik gora ahots batu nahi dira irailaren 12an Mikel Laboa plazan, #Kilometroak15 ekimeneko abestia kantatu eta dantzatzeko. Ikuskizunen batzordea eta Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako irakaslea antolatzen ari diren erronka handirako lehen entseguak ospatu zituzten ekainean.

Aldaketarik ez bada, hemen dituzue iraila hasierarako deituak dauden azken saioak:

Irailak 7, astelehena

Agerialdeko musika gelan:

18:30 Emakumezko helduei; amak, izebak, amonak...

19:00 Gizonezko helduei; aitak, osabak, aitonak....

Irailak 8, asteartea

14:30 Udarregi Ikastolako irakasle eta langileen entsegu saioa, Agerialdeko musika gelan.

Irailak 10, osteguna

18:30 Entsegu saio orokorra Agerialdeko jolastokian.

Irailak 12, larunbata

Eguerdian, “Lotzen GaTTunk” abestia denon ahotsez abesteko ekimena Mikel Laboa plazan.

Antolatzaileak: Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakaslea eta #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea.

Lotzen GaTTunk...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari hariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin