Beroaldia ostegun eta ostiral honetarako. Abisu horian egongo gara, "tenperatua oso altuengatik". Ostegun honetan, "tenperatura maximoak 36 ºC-ra igo daitezke kostaldean eta kantauri isurialde barnealdean". Ostiralean ere bero, "tenperatura maximoak 33 ºC-ra igo daitezke kostaldean, 36 ºC-ra kantauri isurialde barnealdean".
Hona hemen, egunotarako Euskalmet-en iragarpena:
Abuztuak 27, osteguna
"Bero sapa. Hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da berriro, boladaka gogor edo oso gogor joko du, eta eguneko tenperatura beroenak koska pare bat gorago geldituko dira, batez ere kantauri isurialdean eta zonalde honetan aise gaindituko dute 35 ºC-ko muga termometroek. Iluntzerako haizea ahulduz joango da. Goizean goizetik eguzkia gailenduko da zeruan eta arratsaldean zehar erdi mailako hodei eta goi-hodei zuriak iritsiko dira".
Abuztuak 28, ostirala
"Ildo beretik eguraldia, bero eta eguzkitsu. Zerua nahiko garbi agertuko da egun guztian, saretuta agertuko diren goi-hodei zuri batzuekin. Hego haizeak indarra galduko du eta arratsaldean itsasaldetik sartuko den brisa leunak beroa apalduko du, batez ere kostaldean. Itsasertzean eta inguruko zonaldeetan eguneko beroenak 30 ºC inguruan geldituko dira eta gainontzeko lekuetan 35 ºC-tik gertu errendituko dira termometroak".
Informazio eguneratua: Euskalmet