Besabi-Goizueta bidea osatzera irailaren 13an, Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 27a, 09:36

Besabin abiatu, Mandoegi mendi igo eta Goizuetarako bidea osatzeko aukera izango da iraileko bigarren igandean, Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeran parte hartu asmo dutenek. Joan etorria autobusez egingo denez, hilaren 13ko txangorako izena aurrez eman beharko da, irailaren 9a baino lehen. Jarraian, irteerari buruzko zehaztasun gehiagoren berri:

Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegiko aparkalekutik.

Ibilbidea: 21 kilometrokoa, 5 ordutan egitekoa. "Besabitik Goizuetarako bidea ezagutzeko aukera izango dugu eta Mandoegi mendia igoko dugu".

Garraioa: autobusez.

Izen ematea: irailaren 9a baino lehen, 12 euroko ordainketa Andatza M.K.T.ren kontuan:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du. Edaria antolatzaileen esku.

-Andatza M.K.T.-koen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.