Ate joka dugun urriaren 4ko #Kilometroak15-en aldeko Klikmetroak egitasmoak 303 metro, atxikimendu, elkartasun eta laguntza mezu bildu ditu jada. Baina gehiagoren beharrean da. Sustatzaileek, ibilbide birtuala osatzen segitzeko deialdia luzatu dute. Herritarren atxikimendu mezuekin, metroz metro #Kilometroak15-en aldeko zirkuitu birtualari ahalik eta itzuli gehien ematean oinarritzen da ekimena.
KLIKmetroa egitasmoan parte hartzea oso erraza da eta doakoa. Norbanako bakoitzak metro bat egitean oinarritzen da “eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehien ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde”. Ibilbideko metro bakoitza, nork egiten duen, idatzitako mezua eta metroa diruz lagunduko duen babeslea, guztia ikusgarri dago, klikmetroak.kilometroak.eus atarian.
Zuen atxikimendua ematerakoan, aintzakotzat hartu beharreko bi ohar garrantzitsu. Batetik, erabiltzaile bakoitzak metro bakarra egin ahalko du ibilbide birtualean, “pertsona askok metro bana egitea da erronka”. Eta atxikimendu mezuek urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdiarekin lotura izan beharko dute. Ataria arduraz baliatzea eskatzen dute.
Usurbildarrak, klik eta klik
#Kilometroak15-en aldeko elkartasun mezuez betetzen ari da sarea. Oraindik zeure metroa egin ez baduzu, animatu eta parte hartzeko deia luzatzen dute. Hainbat usurbildarrek eman dute urratsa jada. Besteak beste:
300. metroa, Oihana Sagarna Aranburu: "Euskarak lotzen gattunk!".
298. metroa, Alaitz Aizpurua Labaka: "GATTUNK, TTUKA, GATTUNK TTUKA!! Badator, badator....!".
283. metroa, Ibai Arruti: "Bagattunk!".
275. metroa, Uxue Alustiza Pikabea: "Aupa! Denok Usurbilera Kilometroetara ondo pasatzera eta gozatzera!".
257. metroa, Mariaje Imaz: "Aupa aupa! Metroz metro hurbiltzen ari gattunk!".
255. metroa, Inaxio Usarralde: “Ez diren gauzak ere badirelako!”.
248. metroa, Alazne Izeta: “Aupa Usurbil!!! "Hari hari tiraka hari'”.
239. metroa, Lur Etxeberria Gurrutxaga: “Zaindu maite duzun hori....hortan (h)ari gaTTunk!!!”.
237. metroa, Alazne Begiristain: “Hariari tiraka, badator, KMK15 Usurbila!!!”.
236. metroa, Gari Udabe: “Atlantikoaren beste aldean ere GATTUNK.”
212. metroa, Aitziber Urruzmendi: “Kilometroak metroz metro...”.
190. metroa, Lander Iribar Zumeta: “Gora Gattunk eta gora Usurbil!!! Urriak 4 Usurbilen”.
188. metroa, Ana Eizagirre Sagardia: “Izan zirelako, gattunk! Eutsi hariari eta ekin Kilometroetako bideari!”.
178. metroa, Iñaki Rekondo: “Animo KMK15 antolatzen dabiltzan guztiei!!! Eutsi horri!!!”.
168. metroa, Joxe Gurutz Bengoetxea: “Araban bagare, gipuzkun bagera, xiberun bagire ta bizkaian bagara, baita ere lapurdin ta nafarran....ta USURBILEN BAGATTUNK!!!”.
157. metroa, Aritz Aranburu Gorrotxategi: “Izan hittunalako gattun eta gattunalako izango dittun. Hariketan goaztean!”.
153. metroa, Ugaitz Agirre: Pixkanaka-pixkanaka (h)ari gattunk eta oraindik (h)aritzeko gogoz.
151. metroa, Jakoba Errekondo: “Hariari tiraka, ari gattunk. Baginunan, izango ote dittun?”.
145. metroa, Alazne Kastresana: “Lotzen GATTUNK harira! Eutsi Usurbil!”.
139. metroa, Jon Mikel Larrañaga Maiz: “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz.”.
133. metroa, Amaia Igso: “SUITZAtik oso harro herriak kmk-en antolakuntza zein konpromezuz auzolanean aurrera eramaten duen ikusita... gattunk!”.
117. metroa, Xabier Arregi: “Baginttunan, bagattunk, bagoaztink!!!”.
111. metroa, Mariaje Imaz: “Olatuaren bitsa bezala doaz klikmetroak! ari gattunk, hari....!”.
104. metroa, Jokin Irastorza: “Gora kilometroak!! Gora euskara!! Gora EH!!”.
97. metroa, Maddi Galbete: “ttipi ttapa, ttipi ttapa... pixkanaka ari gattunk!”.
89. metroa, Ainariki: “Kilometroaken alde ari(ko) gattunk!!”.
81. metroa, Nerea A-T: “Usurbildik kanpo ere euskararen alde ari GATTUNK!!”.
77. metroa, Jone Aliri: “Klik eta klik kilometroen alde”,
62. metroa, Ainhoa Aizpurua: “Geu ere ari Gattunk sokari tiraka! Ez dadila eten.”
60. metroa, Josu Aranberri: “Bagoaz helmugara bidean, laster iritsiko gattunk!!! Aupa aupa Usurbil!!”.
Informazio gehiago: klikmetroak.kilometroak.eus