Uztailean erregistraturiko gizonezkoen lan kontratu kopuruak, emakumezkoena bikoiztu du

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 27a, 10:38

Urte garai honetan ohi denez, beheranzko joerari eusten dio langabezia tasak Usurbilen. Ekainean 11 langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak (guztira 314). Uztailean 8 gutxiago; guztira 306 langabetu uztailean Usurbilen. Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz doa lanik gabeko herritar kopurua. Bailaran 75 langabetu gutxiago zenbatu ziren joan den hilabetean; Gipuzkoan, 903 gutxiago.

Halere, ezin ahaztu udan ere, erregistratu diren lan kontratu gehienak, 482tik 463, aldi baterako hitzartu direla. Eta izugarri hazi dela, kontrataturiko gizonezko eta emakumezko kopuruaren artean zegoen desoreka. Ekainean 370 kontratu erregistratu ziren; 204 gizonezko eta 166 emakumezko kontratatu zituzten lanerako.

Aipatu moduan, uztailean nabarmen hazi da tartea. 482 lan kontratu erregistratu ziren. 320 gizonezko eta 162 emakumezko kontratatu ziren. Aldea nabaria da. Uztailean erregistraturiko gizonezkoen lan kontratu kopuruak, emakumezkoena bikoiztu du. Eta langabetu kopuruak altuagoa izaten segitzen du emakumeen artean. Uztailean 165 emakume langabetu, 141 gizonezko langabetu zenbatu zirenean.

2015eko uztaila

Usurbil: 306.     Buruntzaldea: 4.321.    Gipuzkoa: 42.247.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 141.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 65.

45 urtetik gora: 69.


Emakumezkoak: 165.

25 urtetik behera: 5.

25-44 urte artean: 91.

45 urtetik gora: 69.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 10.

Industria: 50.

Eraikuntza: 31.

Zerbitzuak: 196.

Aurretik lanik gabe: 19.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 482.

Aldi baterakoak: 463.

Zerbitzuen sektorean: 279. 126 industrian.

Sexuaren arabera: 320 lan kontratu gizonezkoenak, 162 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 913.

Astigarraga: 294.

Hernani: 1.221.

Lasarte-Oria: 1.249.

Urnieta: 338.

Usurbil: 306.

Guztira: 4.321.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 42.247.